XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IRITSI eta pasa zen uda eta ondoren negua ere bai, eta horrela heldu zen berriro hurrengo urteko udaberria.

Albertek eta Sofiak urtaroen joan-etorria miresten zuten, eta haurrak nola hazten ari ziren ere bai.

Baina gainerakoan, denak berdin zirauen.

Bizitzak ohizko bide zaharretatik jarraitzen zuen.

Dirua irabazi ala ez, Albertek beira egiten jarraitu behar zuen, lanean ziharduen bitartean zoriontsu baitzen.

Ez zion axola egindakoa saldu ala ez.

Lan egiten zuen bitartean, gainerako guztia ahazten zuen eta poz-pozik sentitzen zen.

Zein pozgarri izango zitzaiokeen lantokian geratu ahal izatea, ferietara joan beharrik gabe!.

Baina azken baten, huraxe zuen egindakoa saltzeko bide bakarra, zeren eta herrian jende gutxik behar izaten baitzuen noizbait beirazko koparik, eta han bakarrik saldutakoaz ezin zitekeen inor bizi.